Bizkaia

Sonia Rodríguez Rodríguez, talde jeltzaleko batzarkide berria

Arrigorriagako ahaldunak kargua hartu du gaur goizean Gernikako batzar-etxean egin den legegintzaldiko lehen osoko bilkuran

Sonia Rodríguez Rodríguez, talde jeltzaleko batzarkide berria 27Irailak
2023

Bizkaia BBNN
2023 IrailaK 27Bizkaia BBNN

PARTEKATU

EAJ-PNVko batzarkide taldeak batzarkide berria du gaurtik aurrera, Sonia Rodríguez Rodríguez (Arrigorriaga, 1975), eta gaur goizean hartu du kargua legegintzaldi honetako lehen osoko bilkuran. Rodríguezek Andoni Agirrebeitia Abendibar (Amorebieta-Etxano, 1970) ordezkatuko du, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendari izendatua izan ondoren.

Ahaldun berria Euskal Filologian lizentziaduna da EHUn, eta unibertsitate horretan bertan lortu zuen hizkuntzalaritza orokorreko ikasketa aurreratuen titulua. Bere prestakuntza oso lotuta egon da euskararekin eta baita bere ibilbide profesionalarekin ere, izan ere, hizkuntza honen irakaskuntzan aritu da eta, Euskara Teknikari izan da 2006az geroztik.

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!