Bizkaia

Pena eta samina Ardanza Lehendakariaren heriotzaren aurrean, galera handia EAJ-PNVrentzat eta Euskadi osoarentzat

Pena eta samina Ardanza Lehendakariaren heriotzaren aurrean, galera handia EAJ-PNVrentzat eta Euskadi osoarentzat 08Apirilak
2024

Berria
2024 ApirilaK 08Berria

PARTEKATU

- Penaz, saminez eta galera nabarmenaren sentimenduz, Euzko Alderdi Jeltzalearentzat eta Euskadi osoarentzat, hartzen dugu Ardanza Lehendakariaren heriotza, Kanalako bere etxean.

- Gure maitasun- eta hurbiltasun-adierazpen gorena familia osoari helarazten diogu, bereziki Mari Glori Urtiaga emazteari, Nagore alabari eta Aitor semeari.

- EAJ-PNVk bere kanpaina bertan behera utziko du hil-kapera antolatu eta hiletak egiten diren egunean. Dei egiten diegu EAJ-PNVko afiliatu guztiei bi ekitaldietan parte hartzera.

- Ardanza Lehendakariaren omenez minutu bateko isilunea egingo da EAJ-PNVk gaurtik hileta egunera arte antolatzen dituen mitin guztien hasieran.

- Ikurrina haga erdian jarriko da Sabin Etxean.

- Euzkadi Buru Batzarrak agiri ofizial bat irakurriko du bihar, asteartea, Sabin Etxean, baieztatzeke dagoen orduan.

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!