EAJ-PNVk eta EH Bilduk aurkeztutako mozio bateratuak dirulaguntzak eguneratzea eta kostuen igoeraren aurrean jai-egitarauen bideragarritasuna bermatzea du helburu.
06Martxoak EAJ-PNV Udal taldeak EH Bildurekin batera auzoetako jaietarako diru-laguntzak handitzeko eta jaien artean dauden aldeak zuzentzeko mozioa erregistratu du.
Trapagarango Udaleko EAJ-PNV Udal Taldeak otsailaren 27ko osoko bilkuran aurreratu zuen bezala, Ogasun eta Ondare Batzordera eraman zuen proposamena, ospakizun hauetara bideratutako partida ekonomikoak eguneratzeko helburuarekin.
Ekimenak jai-batzordeek antolatzen dituzten jai-programen bideragarritasuna bermatzea du helburu, azken urteotan izandako kostuen igoerari erantzunez.
Proposamenak honako eguneraketak jasotzen ditu:
• Ugarte: 17.000 eurotik 22.000 eurora.
• Zugaztieta: 22.000 eurotik 24.000 eurora
• San Gabriel, Zaballa, Elguero eta Larreineta: 12.000 eurotik 15.000 eurora.
EAJ-PNVk gogorarazi du ekimen hau gobernu-taldeak aurretik batzordetik igaro gabe zenbateko txikiagoak onartzen saiatu ondoren aurkeztu dela. Hainbat auzo-elkartek jada eskatu zuten diru-kopuruak eguneratzea, prezioen igoera orokortuaren ondorioz
Trapagarango EAJ-PNVk espero du proposamena ahalik eta lasterren onartu ahal izatea, zenbateko berriak aurten ospatzen diren jaiei aplikatu ahal izateko.