Alderdi jeltzaleak kohesio sozialarekiko konpromisoan beste aurrerapauso bat eman du, etxebizitza eskuragarria sustatuz eta Berangon bizi-proiektuak garatzeko aukerak zabalduz.
06Maiatzak Berangoko EAJ-PNVk etxebizitzara sarbidea errazteko urratsak ematen jarraitzen du, bereziki alokairu babestuaren bidez, inor atzean gera ez dadin eta herriko kohesio soziala indartzeko duen konpromisoari eutsiz. Testuinguru horretan, jeltzaleen gobernu-taldeak Aranan 11 udal-etxebizitza tasatu esleitzeko deialdia bultzatu eta onartu du.
Etxebizitzek logela bat edo bi izango dituzte, eta garajea zein trastelekua ere bai; horrela, aukera eskuragarria eskainiko zaie Berangoko herritarrei. Sustapena aurreratuta dago jada, eta 2026ko uztailerako amaitzea aurreikusten da. Eskabideak telematikoki edo aurrez aurre egin ahal izango dira maiatzaren 4tik 29ra.
“Berangon bizi-proiektua garatu nahi duten herritarrei benetako aukerak eskaintzen jarraitu nahi dugu, etxebizitza politika erabilgarria eta eskuragarria bultzatuz, bereziki gehien behar dutenak babestuz”, adierazi dute Berangoko EAJ-PNVtik.
Ekimen honen bidez, jeltzaleek etxebizitza politika serio, antolatu eta eraginkor baten aldeko konpromisoa indartzen dute, lankidetza publiko-pribatuan, udal interesaren babesean eta etxebizitzarako sarbidea errazteko benetako irtenbideak bilatzean oinarrituta.