Bizkaia

Lanestosako EAJ-PNVk Belén Fernández Ranerorengan duen konfiantza berritu du, 2027ko hauteskundeetan bere proiektua gidatzeko

Uri Batzarrak aho batez aukeratu du egungo alkatea, eta Udalaren esperientzia eta ezagutza azpimarratu ditu, herritarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko.

Lanestosako EAJ-PNVk Belén Fernández Ranerorengan duen konfiantza berritu du, 2027ko hauteskundeetan bere proiektua gidatzeko 22Irailak

LANESTOSA
IrailaK 22LANESTOSA

PARTEKATU

Lanestosako EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu du Belen Fernandez Ranero 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai. Alderdi jeltzaleak udal-ibilbide luzea duen pertsona batengan duen konfiantza berritu du, eta azken urteetan garatutako proiektuari jarraipena ematearen aldeko apustua egin du.

Fernández Ranerok hamabi urteko esperientzia du Lanestosako Udalean. Legegintzaldi batean zinegotzi izan zen oposizioan, gero alkateorde eta, azken legegintzaldian, alkate. Ibilbide horri esker, bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu Udalaren funtzionamendua eta herritarren beharrak.

Udalaren erantzukizun horri gehitu behar zaio egoitza batean egiten duen jarduera profesionala, Udalean egunero egiten duen lanarekin batera. “Lanestosa herri txikia da, baina gauza asko egin daitezke hobetzen jarraitzeko eta hemen bizi garen pertsonen bizi-kalitatea egunetik egunera hobea izan dadin”, adierazi du Fernández Ranerok.

Hautagai jeltzaleak ilusioz eta aurrera egiten jarraitzeko aukera dagoela sinetsita ekingo dio etapa berriari. “Azken urte hauetan Lanestosa eta gure bizilagunen bizitza hobetzeko lan egin dugu. Gauza asko egiten jarrai dezakegula uste dut eta lanean jarraitu nahi dut gure herria egunetik egunera hobea izan dadin”, dio.

Zentzu horretan, Fernández Ranerok kudeaketa hurbila eta pertsonengan oinarritua mantentzearen aldeko apustua egiten du, udalerriko beharrei erantzunez eta lanestarren bizi-kalitatea eta zerbitzuak hobetzeko aukera berriak bilatuz.

Lanestosako EAJ-PNVk udal-errealitateari buruz duen esperientzia eta ezagutza nabarmentzen du, baita urte hauetan izan duen inplikazioa ere. “Lanestosaren etorkizunarekin konprometitutako gertuko proiektu bati jarraipena ematea ahalbidetzen duen hautagaitza baten aldeko apustua egin dugu, hobekuntzak bultzatzen eta udalerriaren beharrei erantzuten jarraitzeko helburuarekin“, amaitu dute.

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!