"Gai hau lehenbailehen argitzeko interesa dugun lehenak gara", esan du Getxoko talde jeltzaleak.
14Urtarrilak EAJ-PNVk beti eskatu dio udalari gardentasuna, lankidetza eta eredugarritasuna gai honetan. Hasieratik, alderdiak udalean dituen kargu instituzionalekiko konfiantzari eusten dio. Gaur egun ditugun datuen arabera, udalak une oro jardun du indarrean dauden prozedura eta arauen arabera.
Nolanahi ere, Getxoko EAJ-PNV egoera hori aztertzen ari da Bizkai Buru Batzarrarekin batera, eta erantzukizun politikoak egon daitezkeen edozein zantzuren aurrean, irmotasun osoz jardungo du.