28Urtarrilak Aingeru Torrontegi Ayok, Carlos Sergio Atxotegik eta Elisabete Basañez Perezek ordezkatuko dituzte Getxoko Udalean dimisioa aurkeztu zuten EAJ-PNVko hiru zinegotziak.
Aingeru Torrentegik 55 urte ditu eta Ekonomia lizentziaduna da, Elisabete Basañez, adinez 54 urtekoa, administrari laguntzailea, eta Carlos Sergio, 57 urtekoa, Bizkaiko Foru Aldundiko egungo Kirol zuzendaria.
EAJ-PNVk izapideak hasi ditu dagoeneko Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak zinegotzi akreditazioa ahalik eta denbora laburrenean eman diezaien.