Santurtziko EAJ-PNVk ulertzen eta onartzen ditu Karmele Tubilla alkateak udalerriko alkate izateari uko egiteko izan dituen arrazoiak. EAJ-PNV lanean ari da udalaren gobernagarritasuna bermatzeko.
12Otsailak Santurtziko EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkio Karmele Tubillari urte hauetan guztietan Udalean egindako lanagatik. Lehenengo zinegotzi eta gero alkate bezala.
Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik, dedikazioagatik eta Santurtzirekin eta Eusko Alderdi Jeltzalearekin beti erakutsi duzun konpromisoagatik.
Une honetatik aurrera, lehen alkateordeak hartuko du bere gain alkatetzaren lanen ardura. EAJ-PNV-k abiarazi du Karmele Tubilla ordezkatzeko prozesua. Lanean ari gara Santurtziren etorkizunaren ardura hartuko duen persona osoko bilkuran aukeratzeko.